martes, 6 de noviembre de 2007

lunes, 5 de noviembre de 2007

DATU UGARI

Orrialde honetan multimediaren erabilera ezberdinak eta datu ugari daude.

martes, 30 de octubre de 2007

MULTIMEDIA MOTA EZBERDINAK

AZKENENGO BERRIKUNTZAK HEZKUNTZAN

Teknologiak eta haiekin bat multimediak eguneroko bizitzan etengabe sartzen ari dira eta azkenengo berri honetan argi eta garbi ikusten da.

ZER DA ETA BERE ERABILERA

Orrialde honetan argi eta garbi azaltzen zaigu zer den multimedia eta bere erabilera gure ingurunean

KOMIKIA

Multimediako lana hasi eta konturatu ginen zehazki zer esan nahi zuen ez genekiela eta sarritan beste gauza batzuekin nahasten genuen.Gehienoi gertatzen zaigu berdina baina duda hoiek argitzen egin dugu blog hau. Hala ere, hemen daukazue multimedia zer den argi ez daukan baten adibidea.

martes, 23 de octubre de 2007

AURRERAPENAK

Norbaitek garbi ez baldin badauka zeintzuk diren ordenagailu bidez idatzitako testua edo eskuz idatzitakoaren artean dauden ezberdintasunak, bideo honen bidez zalantza guztiak argituko zaizkio.

BITARTEKARIAK ETA NOLA ERABILI

Aurreko loturetan material didaktikoa azaltzen duten orrialdeak eskeini dizkizuegu. Oraingoan multimediaren bitartekariak eta hauek nola erabili azaltzen digun orrialdea duzue.

TEKNOLOGIA BERRIEKIN ARAZOAK

Gaur egun teknologia berriak aurrera doaz momentuoro eta haiekin batera multimedia. Batzuk atzean gelditzen dira egoera berri hauetara ezin moldatu. Une hoiek hain latzak ez egiteko laguntza moduan bideo hau aurkezten dizuegu. Gutxienez norbere buruarekin barre pixka bat egiteko, identifikatuta sentitu ala ez.

MATERIAL DIDAKTIKOA

Gure taldeak multimediari buruzko lana egingo du. Baina, multimedia eremu oso zabala denez gero hezkuntzarekin erlazionaturiko informazioa bilduko dugu blog honetan. Hasteko ezin hobea litzateke definizio eta azalpenekin aurkeztea etahorrela izango da. Hezkuntzarekin harremanetan dagoen multimedia sarritan material didaktikoa izaten da, eta gure ustez lehenengo urratsa hau ezagutzea litzateke. Beraz, hemen duzue multimediazko material didaktikoari buruzko orrialdea.

Bertan definizio eta azalpenak izango dituzue, edozein zalantza argitzeko egokia.

lunes, 22 de octubre de 2007

HURBILPEN HISTORIKOA

Hau da multimediaren inguruan aurkitu dugun aipamenik zaharrena, hau da, 9o. hamarkada hasieran jada multimedia ereduak gure gizartean sortu eta lekua hartzen hasi ziren. Egin hemen clik

viernes, 19 de octubre de 2007

ONGI ETORRI!!!!!!!!!

"Teknologia Berrien" ikasgaian gai bat aukeratu beharrean aurkitu gara eta "Multimediaren" inguruan egitea pentsatu dugu.
Arrazoi nagusia, gaiaren inguruko jakintza urria izan da. Izan ere, teknologia berriak nahiko arrotzak zaizkigu eta interesgarria iruditu zaigu teknologia mota honen inguruan informazioa lortu eta ezagutza lortzea.

Horixe izango da hain zuzen ere lan honetan burutuko duguna, gaiaren inguruko informazioa aurkitu eta argitara eman.

EGILEEN ARGAZKIA